Gizartea
TRAFIKO ISTRIPUAK
Hildako bat eta lau zauritu larri bi ibilgailuren arteko istripuan Deban
EITB.EUS
Istripua 22:00etan gertatu zen, N-634 errepidean. Ertzaintza ikertzen ari den arrazoiengatik, MG auto batek eta Volkswagen Touran ibilgailu batek talka egin zuten.
41 urteko gidari bat hil da bart N-634 errepidean, Deba parean, zirkulazio-istripu batean. Beste lau lagun ere (33 eta 43 urte artekoak) zauritu dira istripu berean, eta Donostiako eta Mendaroko ospitaleetara eraman dituzte.
Istripua 22:00etan gertatu zen, N-634 errepidean, Deba parean. Ertzaintza ikertzen ari den arrazoiengatik, MG auto batek eta Volkswagen Touran ibilgailu batek talka egin zuten. Ondorioz, bi ibilgailuetako gidariak harrapatuta geratu ziren eta suhiltzaileek atera behar izan zituzten.
Anbulantzia medikalizatu bateko osasun-langileek baieztatu zuten gidarietako bat hil egin zela, eta bestea (monobolumenean zihoana hiru lagunekin batera) larri zauritu zen. Lau zaurituak Donostiako eta Mendaroko ospitaleetara eraman zituzten.
Istripuaren ondorioz, N-634 errepidea itxita geratu zen, Debako udalerriko 47,7 kilometro-puntuaren parean. Laguntza eta garbiketa-lanak amaituta, zirkulazioa berrezarri egin da gaur, astelehena, 01:45ean.