Itxi

Gizartea

Deseskalatzea

Kontsultatu zirkulazioaren egoera zuzenean

Erredakzioa

Asteburu honetan Bizkaia eta Kantabria artean zirkulazio handia espero da, bi lurraldeen arteko mugikortasun baimendu eta gero.

  • Bizkaia eta Kantabria arteko muga.

    Bizkaia eta Kantabria arteko muga. Argazkia: EFE

Asteburu honetan milaka ibilgailu igaroko dira Bizkaia eta Kantabria arteko mugatik, bi lurraldeen arteko mugikortasuna baimendu eta gero.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila jakinarazi duenez, Ertzaintzak kontrolak areagotuko ditu egunotan Kantabriarako mugan, Ugaldebietan.

Errepideen egoera zein den jakiteko, entzun ordu oro Euskadi Irratia edo ikusi Eusko Jaurlaritzaren webkamerak nahiz Espainiako Trafiko Zuzendaritzarenak.

011 telefono zenbakira ere deitu dezakezu informazio eske.