Gizartea
Bizkaia
Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu San Joan gaueko suak
EITB.EUS
Osasun arloko neurriak betetzeko utziko dira bertan behera suak, ezin baita jende kontzentraziorik egin distantzia fisiko egokiak errespetatu ezin direnean.
-
San Joan gaueko sua. Irudia: Bilboko Udala
Bilboko Udalak bertan behera utzi ditu San Joan gaueko suak, COVID-19aren krisiak eragindako osasun-murrizketengatik. Izan ere, ezin da jende kontzentraziorik egin pertsonen arteko ezinbesteko distantzia fisikoa gorde ezin denean.
Tradizionalki ekainaren 23ko gauean (urteko gaurik laburrena) pizten diren suak hiriko barruti gehienetan egiten dira. Iaz, esaterako, Udalak hamabost su pizteko baimena eman zuen, leku hauetan: Deustu, Erribera, Ibarrekolanda, Matiko, Zurbaran, Etxebarria parkea, Santutxu, Otxarkoaga, Abusu, San Adrian, Irala, Olabeaga, Zorrotza, Masustegi eta Iturrigorri-Peñascal.