Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Celaak 10 urtera arteko ikasle-talde txikiak proposatu ditu distantziarik gorde gabe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Taldeak 15 eta 20 ikasle artekoak izango dira, "familia moduan edo bizikide moduan". Maskara erabili beharko dute 6 urtetik aurrera, baina malgutasuna egongo da talde barruan.

  • Bilboko La Salleko ikastetxea

    Gobernuak bihar aztertuko ditu gai horiek guztiak erkidegoekin. Argazkia: eitb.eus

Isabel Celaa Hezkuntza ministroak asteazken honetan adierazi duenez, datorren ikasturtean 10 urte arteko ikasleak talde txikietan egon daitezke, "familia moduan edo bizikide moduan", eta ez dute metro eta erdiko gutxieneko segurtasun-tartea gorde behar izango.

Komunitateekin Konferentzia Sektorialean bildu baino egun bat lehenago, Celaak azaldu du 2020-2021 ikasturtea "erabat presentziala" izango dela eta azken ebidentzia zientifikoek frogatu dutela haurrak ez direla koronabirusaren transmisioaren bektore garrantzitsuak.

Hori dela eta, 10 urtera arte "familia edo bizikide moduko taldeak" eratzea pentsa liteke.

"Burbuila, set edo modulu horretan lasai mugi daitezke, 1,5 metroko distantzia gorde beharrik gabe", azpimarratu du.

Horrek ez du esan nahi zentroko gainerako lekuetan distantzia hori gorde behar izango ez denik.

Maskara ikastetxe eta institutuetan erabiltzeari dagokionez, ministroak esan du 6 urtetik aurrerakoek eraman beharko dutela, baina "malgutasuna" egongo dela burbuila edo bizikide-talde horren barruan.

15 edo 20 ikasle arteko taldeak osatuko dira, eta ikastetxeetako gune guztiak erabili ahal izango dira. Hala ere, bihar komunitateekin landuko diren gaiak izango dira, "ondo antolatutako eta lasaitasuna ekarriko duen" ikastaro "seguru" bati hasiera emateko.