Gizartea
Koronabirusa
Gaztelugatxen ekainaren 24an egitekoa zen San Joan eguneko ospakizuna, bertan behera
Agentziak | Erredakzioa
Gaztelugatxe itxita dago, kutsadurak saihesteko, COVID-19aren pandemiagatik.
-
Gaztelugatxe itxita dago, eta ez da Joan Joaneko ospakizunik izango. Argazkia: EFE.
Gaztelugatxe itxita egongo da hilaren 24an, San Joan egunean, eta, beraz, egun horretan ez dute egingo bertako ermitan ohikoa izaten den meza, Bermeoko Udalak jakinarazi duenez.
Udalaren arabera, udarako jai eta ospakizun guztietan aldaketak izango dira, jendetzarik ez izateko eta koronabirusaren pandemiak sortutako egoera berrira egokitzeko.
Madalena egunean, uztailaren 22an, Aritz Abaroa Bermeoko alkateak teila botako du itsasora Izaro uhartearen ondoan; ospakizunean, baina, ez dituzte Elantxobe eta Mundaka bisitatuko.
San Joan bezperan, gainerako urteotan ez bezala, ez dute Goiko Plazan surik piztuko.