Gizartea
Haur eskolak
Haurreskolen jarduna ekainaren 22an itzuliko da
Agentziak | Erredakzioa
Steilas sindikatuak ohartarazi duenez, “beharrezko neurriek eta baliabideek soilik ekarriko dute egoera bere onera”.
-
Alarma egoeraren amaieraren biharamunean itzuliko dira Haurreskoletako langileak
Haurreskolak Partzuergoko haur eskolek zentroak ekainaren 22an irekiko dituztela jakinarazi diete gaur sindikatu eta langileei, Steilas sindikatuak iragarri duenez.
Horrela, talde horretako haur eskolak alarma egoera ekainaren 21ean bukatu eta biharamunean irekiko dituzte.
Ohar batean Steilasek erantsi duenez, Haurreskolak Partzuergoko “langileok aurrez aurreko lanera, normaltasunera, itzuli nahi dugu, baina prebentziozko osasun neurri eta baliabideek soilik normalduko dute egoera”.