Itxi

Gizartea

Heriotza

Bixente Serrano Izko politikari eta historialaria zendu da, Iruñean

EiTB.EUS

72 urterekin hil da. 2015ean, diputatu izan zen, Geroa Bairekin, eta 1976an, beste zenbait presorekin batera, ihes egin zuen Segoviako kartzelatik.

  • Bixente Serrano Izko, artxiboko irudian, Kongresuan

    Bixente Serrano Izko, artxiboko irudian, Kongresuan. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Bixente Serrano Izko politikari, historialari, idazle eta irakasle nafarra zendu da, ostegun honetan, Iruñean, 72 urterekin.

Serrano Izko 1948an jaio zen, Itzan. 1976an, beste hainbat presorekin batera, ihes egin zuen Segoviako kartzelatik. Irakasle izan zen Nafarroako Unibertsitatean, eta hainbat alderditan aritu zen; EIA, Euskadiko Ezkerra, Auzolan, Nafarroa Bai eta Geroa Bai alderdi eta koalizioetan, besteak beste. Azken horrekin, diputatua izan zen, 2015ean.

Euskokultur Fundazioaren presidentea ere izan zen.