Itxi

Gizartea

SOS ARRAZAKERIA

AEBko arrazakeriaren aurkako elkarretaratzea deitu dute igandean Donostian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

SOS Arrazakeriak elkarretaratzea egingo du "Ameriketako Estatu Batuetako indar polizialen bortizkeria eta arrazakeriaren aurkako haserrea" erakusteko.

  • Manifestariek 'Black Lives Matter' leloa zuten pankartei eutsi diete Vienan

    Manifestariek 'Black Lives Matter' leloa zuten pankartei eutsi diete Vienan. Argazkia: EFE

SOS Arrazakeriak elkarretaratzea deitu du igande eguerdian Donostiako Boulevardean, Ameriketako Estatu Batuetako "arrazakeriaren eta indar polizialen bortizkeriaren aurka".

SOS Arrazakeriak ohar batean azaldu duenez, igande honetan elkarretaratzea egingo dute "arrazakeriaren eta indar polizialen bortizkeriaren aurkako haserrea" erakusteko. "Herrialde horretako presidenteak ere animatutako arrazakeria", deitoratu du.

Gainera, Europan "kontsigna hori guztiz baliozkoa" dela defendatu du, "Europar Batasuneko migrazio politikek milaka pertsona hiltzen dituztelako, gehienak beltzak, Europar Batasunera sartzeko bide legal guztiak ixten dituztelako", eta hori "arrazakeria ere bada".

SOS Arrazakeriak Estatu Batuetako mobilizazioekin bat egiteko deia egin du, eta Europar Batasunak ere "migrazio politikak aldatzea" eskatu du, "Mediterraneoa ez hiltzeko".

Elkarretaratzea 'Black Lives Matter' (Beltzen bizitzak garrantzia du) lelopean egingo dute.