Gizartea
Irailaren 9an eta 10ean
Espainiako Itzuliak Bilboko kale nagusiak itxiko ditu
Erredakzioa
Gainera, aldaketa nabarmenak egingo dituzte Bilbobusen lineetan. Txirrindulariak irailaren 9an iritsiko dira Bilbora, 16:00etan, Zorrotzatik.
Bilboko Udala zirkulazio operazioa amaitzen ari da irailaren 9an eta 10ean txirrindularitzako itzulia hirira iristeak eragingo dituen arazoak gutxitzeko. Hiriko kale nagusietan bide alternatiboak jarri beharko dituzte egun horietan; horrez gain, Bilbobuseko zerbitzu gehienek ere aldaketak izango dituzte.
Txirrindulariak irailaren 9an iritsiko dira Bilbora, 16:00etan, Zorrotzatik. Hiriko barruti guztiak zeharkatuko dituzte, Ibaiondo (5. barrutia) eta Errekalde (7. barrutia) izan ezik. Gangurenera bi aldiz igoko dira eta etapa Kale Nagusian amaituko dute.
19. etapak izango du eragin handiena trafikoan, ibilbidean 120 hesi eta joan-etorriak bideratzeko 10 seinale baino gehiago jarri beharko baitituzte sarrera-irteera garrantzitsuenetan: Zorrotza, Ibarsusibidea, Santo Domingo eta A-8 rako sarrera, Autonomian.