Gizartea
Koronabirusa
350.000 heriotza eta 5,59 milioi kasu zenbatu dira munduan
Agentziak | Erredakzioa
Estatu Batuetan 98.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte, eta martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira.
-
Osasun langile bat COVID-19 duen paziente bat artatzen. Argazkia: EFE.
Txinako Wuhan hirian sortutako koronabirus berriaren pandemiak 350.000 hildako baino gehiago eragin ditu, eta mundu osoan 5,59 milioi pertsona kutsatu dira, baina martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira, Johns Hopkins Unibertsitatearen azken balantzearen arabera.
Asteazken honetako 09:30ean azken datuak erabiliz egindako balantzearen arabera, 5,59 milioi kasu eta 350.531 hildako izan dira 188 herrialde eta lurraldetan.
Guztira 2,28 milioi gaixotik gora sendatu dira, eta AEB (Ameriketako Estatu Batuak) dago zerrendaren lehen postuan, 384.902 pertsona sendatu baitira bertan; ondoren, Alemania dago (161.967 paziente sendatu dira) eta, azkenik, Brasil (158.593).
AEBn jasaten ari dira pandemia gehien, eta, bigarren egunez, 20.000 kutsatze baino gutxiago zenbatu dira; 18.600 kasu izan dira azken 24 orduetan, martxoaren 27tik izandako kopururik txikiena. Guztira, baina, 1,68 milioi pertsona kutsatu eta 98.929 pertsona hil dira.
Brasil da oraindik pandemia gehien jasaten ari diren herrialdeen zerrendan bigarren, 391.222 positibo eta 24.512 hildakorekin, asteburu honetan Errusiari aurrea hartu ostean, 362.342 kasu eta 3.807 hildako zenbatu baitituzte azken horretan. Errusia hildako kopuru txikiena duen herrialdea da, baina 130.000 kutsatu baino gehiago zenbatu dituzte.
Erresuma Batua laugarren postuan dago, 266.599 kasurekin eta 37.130 hildakorekin. Espainia dago ondoren, bosgarren postuan, 236.259 positibo eta 27.117 heriotzarekin, eta Italia, jarraian, 230.555 pertsonak eman baitute positibo eta 32.955 hil dira birusaren ondorioz.
Zazpigarren postuan, Frantzian 182.847 kutsatu eta 28.533 hildako zenbatu dituzte, eta 181.200 kasu eta 8.377 hildako, berriz, Alemanian. Turkiak, bestalde, 158.762 kutsatu eta 4.397 hildako ditu jada.
150.000 kasuren muga gainditu du Indiak
100.000 kutsatu baino gehiago dituen taldea ixten, hauek daude: India (150.000 kasu baino gehiago), Iran (139.511 kasu eta 7.508 hildako) eta Peru (129.751 positibo eta 3.788 hildako).
100.000 positiboen azpitik, 88.093 kasu eta 6.753 hildako eragin ditu Kanadan, eta Txinan egun koronabirusa duten 84.103 pertsona eta 4.638 hildako dituzte.
Ondoren, Txilek Saudi Arabia aurreratu du, 77.961 kasu eta 806 heriotza zenbatu baitituzte bertan, eta 76.726 pertsona kutsatu eta 411 hildako utzi ditu pandemiak Saudi Arabian, Mexikoren aurretik. Bestalde, Pakistanek 59.150 kasu eta 1.225 hildako zenbatu ditu, eta 57.455 kutsatu eta 9.334 hildako eragin ditu Belgikan.
Qatarren 47.000 kutsatu baino gehiago dituzte, 45.000 baino gehiago Herbehereetan, eta 38.000 kasu baino gehiago Bielorrusian. Ekuadorren 37.000 kutsatu dituzte, Bangladeshen 36.000 eta Suedian 34.000. Singapur, Arabiar Emirerri Batuak, Portugal eta Suitza daude zerrendan hurrengo, 30.000 positibo baino gehiago baitituzte; Irlanda, Hegoafrika, Indonesia, Kolonbia, Kuwait, Polonia eta Ukraina, berriz, 20.000 positibotik gora dituzten herrialdeen artean daude.
10.000 kasutik gora dituzte herrialde hauetan: Egipto, Errumania, Israel, Japonia, Austria, Dominikar Errepublika, Filipinak, Argentina, Afganistan, Danimarka, Panama, Hego Korea eta Serbia.
Bahrainen, Kazakhstanen eta Txekiar Errepublikan 9.000 positibo baino gehiago zenbatu dituzte, eta Norvegian, Aljerian, Nigerian eta Omanen positibo eman duten 8.000 pertsona baino gehiago dituzte.
Bestalde, Armenian, Malaysian, Marokon, Moldavian, Australian, Bolivian eta Ghanan 7.000 positibo baino gehiago dituzte. Finlandian 7.000 kutsatu baino gehiago zenbatu dituzte, eta Kamerunen, 5.000 positibotik gora.