Itxi

Gizartea

Koronabirusa

COVID-19aren biktimak oroitzeko minutu bateko isiluneak egingo dituzte udaletxeetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Gobernuak hamar eguneko dolua deitu du asteazken honetatik aurrera pandemiak hildako pertsona guztien omenez.

  • Gasteizko udaletxean banderak haga erdira jaitsita.

    Gasteizko udaletxean banderak haga erdira jaitsita. Argazkia: EFE

Koronabirusaren ondorioz hildako pertsona guztiak oroitzeko, asteazken honetan, 12:00etan, udaletxeetan minutu bateko isiluneak egitea proposatu du Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL).

Espainiako Gobernuak hamar eguneko dolua ezarri du bihartik aurrera COVID-19aren biktimen omenez, eta isiluneak deitu ditu erakunde publiko eta pribatuetan.

Eusko Jaurlaritzak bat egin du deialdiarekin, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erakundeetako eraikinetan banderak masta erdian egongo dira hamar egunez.