Gizartea
Koronabirusa
Arabako adinekoen foru egoitzetan izandako heriotzen % 64 COVID-19ak eragin du
Agentziak | Erredakzioa
Bestalde, Senideak Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen senitartekoen elkartea "atsekabetuta" agertu da Batzar Nagusietan egin nahi zuten agerraldia ukatu dietelako.
-
Arabako Aldundiak kudeatzen dituen adinekoen egoitzetan 140 pertsona hil dira koronabirusagatik
Martxoan eta apirilean Arabako Foru Aldundiak kudeatutako adinekoen egoitzetan hildako 98 pertsonen % 64 koronabirusaren ondorioz hil ziren, Aldundiak emandako datuen arabera.
Martxoaren 1etik maiatzaren 20ra koronabirusak 140 pertsona hil ditu Arabako egoitza publiko eta pribatuetan. Aldundiaren arabera, eta behin egoera egonkortu dela, heriotzen inguruko datu zehatzagoak emango ditu.
Aldundiak kudeatutako adinekoen egoitzetan 66 hildako izan dira pandemiaren ondorioz, martxotik maiatzera. Horrela, Zadorra egoitzan 15 egoiliar hil dira; Ariznabarran, 14; Sallutregin, 10; Txagorritxun, 8; Samaniegon, 7; San Antonen 6; San Roquen, 3; Ajurian, 2; eta Viñasen, 1.
Senideak, "atsekabetuta"
Senideak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako erabiltzaileen senitartekoen elkartea “harrituta eta atsekabetuta” agertu da Gipuzkoako Batzar Nagusietan egoitzetan egindako krisiaren kudeaketaz hitz egitea ukatu dietelako.
Agerraldia aurreko egunetan eskatu zuen Elkarrekin Podemos-IU alderdiak eta, azaldu zutenez, gobernuko alderdiek (EAJk eta PSE-EEk) eskaera atzera bota zuten “ez zutelako begi onez ikusten”.