Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Maskararik ez daramatenek eta leku itxiak uzten ez dituztenek isuna jasoko dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Maskarak kalean erabili beharko dira, aire zabaleko espazioetan eta bi metroko distantzia mantendu ezin den espazio itxietan.

1:28
Musukoa nahitaezkoa izango da / EiTB

Segurtasun-indarrek isuna jarri ahal izango diete erabilera publikoko gune itxietan maskara jarrita ez daramaten eta agenteek handik alde egiteko egindako eskaerari erantzuten ez dioten pertsonei.

Hori da Barne Ministerioaren argibideetako bat, COVID-19aren pandemiak eragindako osasun-krisialdian maskara nahitaez erabiltzeko baldintzak arautzen dituen maiatzaren 19ko Osasun Aginduaren inguruan.

Indarrean sartzen den lehen egunetan segurtasun indarrek funtzio pedagogikoa indartuko dute, Fernando Grande-Marlaskak zuzentzen duen departamentuko iturriek jakitera eman dutenez.

Era berean, agenteek agindua bete ez dela jakiten dutenean, ez-betetze hori egiten duen pertsonari maskara jartzeko edo pertsonen arteko segurtasun-distantzia mantentzea posible den eremu batera erretiratzeko eskatuko diote.

Ez-betetzea erabilera publikoko gune itxietan edo jendearentzat irekita dauden guneetan gertatzen bada, pertsona horiei espazio hori uzteko eskatuko zaie, baina errekerimendu horri erantzuten ez badio, zehapen-proposamen bat egin ahal izango da, Herritarren Segurtasuna Babesteko Legearen 36.6 artikuluaren arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.