Itxi

Gizartea

Deseskalatzea

Horrelakoa izango da 2 fasea maiatzaren 25az geroztik

EITB.EUS

Zinemaz edo antzerkiaz gozatzera joan ahalko gara, jatetxe barruetan jan eta ezkontzak ospatu, baina murrizketekin, eta segurtasun distantziak gordeta.

1:33
Aldaketarik ez badago, maiatzaren 25etik aurrera 2 fasean sartuko gara.

Deseskalatze prozesuaren 2 fasea indarrean sartuko da maiatzaren 25ean Espainiako Gobernuko adituek zehaztutako baldintzak betetzen dituzten lurralde horiek. Segurtasun tartea eta higiene-neurriak gordetzea funtsezkoa izaten jarraituko du. Mugikortasun eta biltzeko baldintzei begira, 2 fase horretan aldaketa garrantzitsuak izango dira, besteak beste:  

-Aire librean ospakizunak egin ahalko dira, gehienez jota 100 pertsona bilduta, 50 laguneko mugarekin leku itxian bada. Ospakizun horien artean daude, esaterako, ezkontzak.

-Beilak eta hiletak egin ahalko dira, gehienez jota 25 lagunekin aire librean ala 15 leku itxietan bada, etxe berean bizi ala ez.

-Merkatal zentroak ireki ahalko dituzte, edukiera murrizketarekin. Jatetxeetan barruan kontsumitu ahalko dute bezeroek, baina edukieraren % 40a gainditu gabe.

-Hoteletako eta ostatu turistikoetako zonalde komunak ireki ahalko dituzte berriro.

-Zinema-aretoak eta antzokiak ireki ahalko dituzte, baina edukieraren % 30 gehienez jota.

-Igerilekuak irekiko dituzte, baina aurretiazko hitzorduarekin, segurtasun-distantzia gordeta eta edukieraren % 30 gainditu gabe.

-Hondartzara ere joan ahalko gara, 15 pertsona arteko taldeetan gehienez jota, eta segurtasun distantzia errespetatuta.

-70 urte beherako herritarrek kirola egin ahalko dute edozein ordutan, adinekoentzako ordutegia-tartean izan ezik.

-Enpresei dagokienez, telelana lehenetsiko da oraindik ere.

Azkenik, kontuan hartu behar da Eusko Jaurlaritzak eskumena duela baldintza horiek gehiago zorrozteko, 1 fasean gertatu zen bezala.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.