Ibilgailuen Azterketa Teknikoa berritzeko epea luzatu du Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren ziurtagirien iraupena luzatzea erabaki du, hurrengo azterketa egiteko data alarma egoeraren barruan duten ibilgailuen kasuan. Horrela, iraungitzea gertatu arte alarma egoeran igarotako aste bakoitzetik epea 15 egun naturaletan luzatuko zaie.
Estatuko Aldizkari Ofizialak jasotakoaren arabera, agindua indarrean sartu da larunbat honetan eta helburua alarma egoeran egiteke geratu diren ibilgailuen azterketa “kopuru handia” antolatzea da.
Apirilaren 6an aditzera emandako SND/325/2020 aginduaren arabera, ibilgailuen azterketak alarma egoera eta balizko luzapenak bukatzetik 30 egun naturalez luzatu zituzten.
Horrela, eta Osasun Ministerioak emandako aginduaren ondorioz, IAT egiteko epeak mailakatu egingo dira, eta ondorengo daten arabera erabakiko dira:
- 1 astea, martxoaren 14tik 20ra: 30 egun gehiago gehi beste 15 egun.
- 2 astea, martxoaren 21etik 27ra: 30 egun gehiago gehi beste 15 eguneko bi epe.
- 3 astea, martxoaren 28tik apirilaren 3ra: 30 egun gehiago gehi 15 eguneko hiru epe.
Aipatutako epeak ez dira nekazaritzan erabiltzen diren ibilgailuen kasuan aplikatuko. Horiei, epea 2020ko azarora arte luzatuko zaie.
Luzapen automatikoa izan duten ibilgailuen azterketa berriak egiten direnean, IAT txartelean agertzen den data izango da hurrengo azterketarako kontuan hartuko dena, eta inoiz ez alarma egoeraren ondorioz emandako luzapeneko agirietakoa.
Albiste gehiago gizartea
Begoñako Amak milaka erromesen bisita jasoko du gaur
Bilboko Begoñako Basilikak milaka lagun hartuko ditu gaur Bizkaiko zaindaria ondratzeko. Goiztiarrenak goizean goiz iritsi dira tenplura, oraindik gaua zenean.
Euskadik zesta-puntako pilotariak omenduko ditu, "enbaxadore" gisa egindako lanagatik
Euskal Diasporaren Eguna dela eta, hainbat ekitaldi izango dira Markina-Xemeinen, Imanol Pradales lehendakaria buru dela.
Gaur sartuko dira indarrean Ipar Euskal Herrian ur kontsumoa murrizteko lehen neurriak
Euri faltak bultzatuta, 2022an ezarritako neurri berak hartuko ditu prefeturak, ostiral arratsalde honetan hasita.
Espainiako suteek 116.000 hektarea baino gehiago erre dituzte astebetean, eta 10.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Galizian eta Gaztela eta Leonen
Bero-boladak zaildu egin du penintsulako eta Balear Uharteetako 38 foku aktiboak itzaltzea. Suak hiru hildako eta sei zauritu larri utzi ditu, eta 25.000 suhiltzaile baino gehiago atsedenik gabe ari dira lanean sugarrak geldiarazteko.

EHUk munduko 400 unibertsitate onenen artean jarraitzen du
Nafarroako Unibertsitateak maila bat egin du gora eta munduko 500 unibertsitate onenen artean kokatu da. Bordeleko Unibertsitatea, (Baionako campusa bere menpe dago) 300 onenen artean dago.
40 urte bete dira su artifizialen segurtasun-protokoloetan mugarri izan zen istripua gertatu zenetik
1985eko abuztuaren 14an, milaka pertsona su artifizialez gozatzera joan ziren Donostiara Aste Nagusiko egun handiaren bezperan. "Bonba japoniar" baten karkasa bateko espoleta batek huts egin zuen eta, gorantz atera beharrean, jendearen artean eztanda egin zuen. 6 urteko haur bat hil eta 130 pertsona zauritu ziren ezbeharrean.
Aita Marik misio berri bati ekin dio, Europako migrazio politikaren gogortzearekin batera
Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeak salatu duenez, legedi berri horrek legez kanpoko itzulketak legitimatzen ditu eta Mediterraneo erdialdeko erreskate-lanak oztopatzen ditu.
Listeria izan dezakeen gazta frantses bat saldu da Donostiako Bretxa merkatuan
Zehazki, Brie Royal Faucon gazta da, 2 kilokoa. Alertak eragindako produktua etxean duten pertsonei ez kontsumitzeko gomendatu die Osasun Sailak.
Ondarroako Udalak herriko meskitaren aurka egindako eraso arrazista salatu du
Gertakaria 11:00ak aldera jazo da, dei anonimo batek agintariei ohartarazi dienean gorozkiz betetako poltsa bat jaurti dutela meskitaren kontra. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Begoñako Ama itsas prozesioan eraman dute Santurtzitik Bilbora
Begoñako Ama Santiagoko katedralean dago jada, Santurtzitik abiatu den itsas prozesio batean Bilbora iritsi ondoren. Berrehun pertsona baino gehiago zihoazen beste ontzi batzuek lagunduta joan da Begoñako Ama bide osoan.