Itxi

Gizartea

Gorka Urtaran

"Ez da masterrik behar jakiteko: bi metroko tartea utzi behar da"

Radio Euskadi | Erredakzioa

Gasteizko alkateak tabernetan kontrol zorrotzagoak egingo dituztela iragarri du, deseskalatzeko 1 fasearen lehen egunean neurriak bete ez zirela ikusi eta gero.

  • Gorka Urtaran

    Gorka Urtaran, artxiboko irudi batean

“Horrela ezin dugu pandemiaren kontrolean aurrera egin”. Gorka Urtaran Gasteizko alkateak “oso larritzat” jo du 1 fasearen lehen egunean izandako “arau-hauste kopuru handia”, “bai elkarrekin  bizi ez diren pertsonen arteko bi metroko tarteari dagokionez bai tabernen aforoari dagokionez”.

Urtaranek “Boulevard Informativo” Radio Euskadiko saioan iragarri du udaltzainek “kontrol zorrotzagoak” egingo dituztela ostalaritza establezimenduetan, eta “esku hartu eta isunak jarriko” dituztela. Alkatearen hitzetan, ulergarria da halako nahaste bat egotea, “baina funtsezko zerbait dago, pertsona bat zurekin bizi ez bada, bi metroko tartea utzi behar duzu berarekin, ez da inolako masterrik egin behar”.

Informazio hau Radio Euskadik landu, eta eitb.eus-ek itzuli du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta derrigorrezkoak garraio publikoa erabiltzen baduzu.