Gizartea
Koronabirusa
Taberna bat salatu dute eta beste 23 ohartarazi dituzte Donostian arauak hausteagatik
Agentziak | Erredakzioa
Establezimenduetako terrazetan zeuden bezero askok ezagunak zituzten mahaien ondoan zutik edaten ari zirela egin zituzten ohartarazpen gehienak.
Donostiako Udaltzaingoak hiriko taberna bat salatu du astelehen honetan, lokal barruko mahaietan bezeroei zerbitzua emateagatik, eta beste 23 establezimendu ohartarazi ditu deseskalatze prozesuaren 1 fasean ezarritako arauak ez betetzeagatik.
Establezimenduetako terrazetan zeuden bezero askok ezagunak zituzten mahaien ondoan zutik edaten ari zirela egin zituzten ohartarazpen gehienak, Donostiako Udaltzaingoak astearte honetan jakinarazi duenez.
Atzo hasi zen 1 fasean ezarritako arauak ez betetzeagatik ohartarazi zituzten establezimenduen artean hiru Errege Katolikoen kalean daude.