Gizartea
Juan Mari Aburto
"Isuna jarriko diegu arauak betetzen ez dituzten ostalariei eta herritarrei"
Radio Euskadi | eitb.eus
"% 50eko edukierako terrazan eserita dauden pertsonei bakarrik eman dakieke zerbitzua", azaldu du Bilboko alkateak, atzo ostalaritza inguruetan izandako jendetzaren harira.
-
Juan Mari Aburtoren artxibo irudia
Bilboko Udalaren helburua "maiatzaren 24an 2 fasera pasatu ahal izatea da, baina soilik era egokian eginez gero suertatuko da".
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan adierazi duenez, ostalariek "erantzukizuna" dute, "badakite terrazaren % 50eko edukieran eserita daudenei soilik zerbitzua eman diezaieketela", baita herritarrek ere, "badakite ezin direla mahai baten inguruan zutik egon".
Arauak betetzen ez dituzten orori isuna jarriko zaie, "betetzen ez dituzten lokal eta herritar oro zigortzea da irizpidea". Uneotan "tabernak itxita daude. Dena ondo badoa, maiatzaren 25ean ireki ahal izango dute, edukieraren % 50arekin".