Gizartea
Koronabirusa
Koarentena ezarriko diete Espainiako Estatuan sartzen diren atzerritar guztiei
Agentziak | Erredakzioa
Maiatzaren 15etik aurrera, nazioarteko bidaiariak osasun zentroetara edo janaria, botikak edo ezinbesteko beste gai batzuk erostera soilik joan ahalko dira 14 egunez, maskara jarrita derrigor.
-
Loiuko aireportua. Argazkia: Efe.
Atzerritik Espainiako Estatura sartzen diren nazioarteko bidaiariek 14 eguneko koarentena egin beharko dute iritsitakoan, Espainiako Osasun Ministerioak gaur, asteartearekin, BOE Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu duen agindu bati jarraituta, zeina ostiraletik, hilak 15, aurrera egongo baita indarrean alarma egoerak eta berorren luzapenek irauten duten artean.
Orain arte, Italiatik espainiaratutako espainiar herritar eta egoiliarrei aplikatu diete neurri hori salbuespen gisa. Aurrerantzean, baina nazioarteko bidaiari guztiei ezarriko diete, hauei izan ezik: mugarteko langileak, garraiolariak, tripulazioak eta lanerako bidean diren osasun langileak, covid-19ak jotako pertsonekin harremanetan egon ez badira.
Koarentenak irauten duen bitartean, bidaiariak etxean edo ostatuan egon behar dira, eta soilik irtengo dira janaria, botikak edo ezinbesteko beste gai batzuk erostera; osasun zentroetara; eta ezinbesteko beste zereginak gauzatzera. Maskara jarrita eraman beharko dute derrigor.
Osasun agintariak koarentenan dauden pertsonekin harremanetan jarri ahal izango dira jarraipena egiteko.