Gizartea
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Espetxean sartu dute Bilbon emakume bat bortxatzeagatik atxilotutako gizona
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ostiral goizaldean izan zen erasoa Otxarkoaga auzoko lonja batean. Biktimak salaketa jarri ondoren, atzo atxilotu zuten gizonezkoa.
-
Erasoa salatzeko lapiko-jotzea, atzo, Otxarkoaga auzoan.
Espetxeratu egin dute Bilbon emakume bat bortxatxeagatik atxilotutako 18 urteko gaztea, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Ostiral goizaldean izan zen erasoa, biktimaren bizitokia den lonja batean, Otxarkoaga auzoan.
Emakumeak salatu zuenez, txakurra paseatzera atera zenean, erasotzailearekin egin zuen topo. Antza, elkar ezagutzen zuten, eta hizketan egon ondoren, emakumearen bizitokira joan ziren. Gizonezkoak sexu-harremanak izatea proposatu zion emakumeari, eta hark ezetz esan arren, behartu egin zuen eta bortxatu.
Ertzaintzarren aurrean salatu zuen gertatutakoa biktimak, eta atzo atxilotu zuten gizonezkoa, auzoan bertan. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, espetxean sartu zuten.