Gizartea
Koronabirusa
Medikuen eta Erizainen Sindikatuek Osakidetzako aldaketen eztabaidan egon nahi dute
Agentziak | Erredakzioa
Etorkizunean arreta hobetzeko osasun-langileen iritzia kontuan har dezatela eskatu diete sindikatuek euskal alderdi eta erakundeei.
-
Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo, Bizkaia). Argazkia: EiTB
Euskadiko Erizainen Sindikatuak eta Euskadiko Medikuen Sindikatuak euskal alderdi eta erakundeei eskatu die astelehen honetan, osasun-langileen iritzia kontuan har dezatela "normaltasun berria deitutakoa eraikitzeko" eta Osakidetzak eskaintzen duen arreta hobetzeko neurriak hartzerako garaian.
Komunikatu baten bitartez, bi sindikatuak arduradun politikoei zuzendu zaizkie, esanez, ez dezatela desprobetxatu "medikuen, erizainen, goi-mailako titulazioa duten osasun-langileen eta fisioterapeuten ezaguera eta esperientzia, etorkizunean Euskadiko osasun-arreta hobetzeko, gaur egungo krisia amaitzen denean".
"Gaur egun bizi dugun krisialdiak nabarmendu egin ditu lehenagotik zeuden arazoak; profesionalen eta materialaren falta, adibidez. Gainera, arazo berriak sortu ditu, eta horren erausle dira banakako babes-ekipoen eta COVID-19a antzemateko frogen eskasia". Sindikatuen ustez, "arazo hauei adostutako konponbidea eman behar zaie etorkizunerako".