Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

12 hildako EAEn eta lau Nafarroan azken orduetan COVID-19aren ondorioz

EITB.EUS

Euskadin gora egin dute heriotzek, igandean baino lau gehiago, baina kutsatze berrien kopuruak behera egin du eta 14 positibo berri izan dira, martxoaren 6tik izandako kopururik txikiena.

  • Agureak parke batean

    Osasun alertaren zortizgarren astea. Argazkia: EFE

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, 12 pertsona hil dira EAEn azken orduetan, igandean baino lau gehiago, baina kutsatze berrien kopuruak behera egin du, eta 14 positibo berri izan dira, martxoaren 6tik izan den kopururik txikiena.

Horrela, pandemia hasi zenetik 1.341 pertsona hil dira Euskal Autonomia Erkidegoan eta 16.246 kutsatu zenbatu dituzte gaur arte, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Azken 24 orduetan, 14 kasu positibo berri zenbatu dituzte PCR proben bidez; igandean, berriz, 51. Euskadin, guztira, 109.326 PCR eta 54.467 test azkar egin dituzte. Atzoko 20:00ak arte, 1.721 proba egin ziren.

Osasuneko krisia hasi zenetik, 12.155 pertsona sendatu dira, atzo baino 131 gehiago.

Horrez gain, 617 pertsona daude ospitaleratuta: horietatik 530 ospitaleko gela arruntetan eta 87 zainketa intentsiboetako unitateetan.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 4.217 positibo daude Araban (138 ospitaleratuta), 9.251 Bizkaian (358 ospitaleratuta) eta 2.778 Gipuzkoan (121 ospitaleratuta).

Nafarroak beste 21 kasu berri detektatu ditu azken 24 orduetan, horietako 16 PCR bidez antzeman dituzte eta 4 test azkarrekin. Joan den igandeko zifraren antzekoa da, eta martxoaren 14tik ez zen halakorik gertatzen; izan ere, egun horretan 16 zenbatu zituzten eta egun horretan ere Alarma Egoeraren Estatuko Errege Dekretua indarrean sartu zen.

Pandemia hasi zenetik, 466 pertsona (% 7,2) hil dira Foru Erkidegoan COVID-19aren ondorioz, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez. Baieztatutako kasuen artean izandako heriotzen % 68,88 (321) ospitalean hil dira, eta % 31,12 (145) ospitaletik kanpo. Hildako horiek 26 eta 107 urte artean zituzten, baina horien batez besteko adina 83 urtekoa da.

Hala, Nafarroan, 4.918 kasu diagnostikatu dituzte PCR bidez, eta 6.447, bi proben emaitzak batuta.

Azken egunean, alta eman diete Nafarroan gaixorik egon diren 83 pertsonari; dagoeneko 2.494 gaixo sendatu dira, eta zainketa intentsiboetako unitateetan kasu gehiago ez direla ospitaleratu adierazi du Foru Gobernuak.

Horrela, atzoko kasuak (hildakorik eta sendaturik gabe) 3.487ra jaitsi dira (aurreko egunean baino % 1,89 gutxiago).

Diagnostikatutako 6.447 pertsonetatik, % 51,1 (3.295 pertsona) etxean ari dira gaixotasuna pasatzen, % 2 (129) ospitaleratuta daude, % 0,4 (24) etxeko ospitaleratzean, eta % 0,6 (39) zainketa intentsiboetako unitateetan; gainera, % 38,7 (2.411) sendatutzat jotzen da eta % 7,2 (466) hil egin da. Nafarroako zainketa intentsiboetako unitatetan atzo ez zen COVID-19rekin ospitaleratzerik izan, baina azken 24 orduetan ere ez dira altarik eman.

Pandemia hasi zenetik 1.990 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, eta horietatik 133 zainketa berezien unitateetatik pasatu dira.

Bestalde, osasun alorreko 906 profesional kutsatu dira guztira.

Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herriko egoera zein den zehaztea, berriz, ez da erraza. Agintariek ez dute Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoari buruzko datu ofizialik ematen. Pirinio Atlantikoko eta Akitania Berriko datuak soilik eskaintzen dituzte.

Franck Dolosor ETBko kazetariak bildutako informazioaren arabera, COVID-19 gaitzaren ondorioz, Pirinio Atlantikoetan 303 kasu daude (azken 24 orduetan bat gehiago), 45 pertsona ospitaleratuta, 5 suspertze zerbitzuetan eta 171 sendatuta. Guztira 25 hildako eta 20 hildako gehiago izan dira zaharren egoitzetan.

Akitania Berrian 4.699 kasu izan dira (18 gehiago), 592 pertsona daude ospitalean eta 109 suspertze zerbitzuan. Bestalde, 1.485 gaixo (11 gehiago) sendatu dira, 329 hil dira eta 118 hildako gehiago izan dira zaharren egoitzetan.

Osasun krisia hasi zenetik 127 koronabirus kasu artatu dituzte Baionako ospitalean, 53 ospitaleratuta zeuden apirilaren 27an eta 74 etxera itzuli ahal izan dira.

Bestalde, Paueko ospitalean gutxienez bi pertsona hil dira.

Heriotzak murriztu dira azken 24 orduetan Espainian

Koronabirus berriak eragindako heriotzen kopuruak behera egin du berriz ere azken 24 orduetan Espainian: 164 pertsona hil dira, igandean izandako kopurua bera, eta beraz, martxoaren 18tik izandako heriotza kopururik txikiena, Osasun Ministerioak astelehen honetan argitaratutako datuen arabera.

COVID-19arekin hildakoen kopurua 25.428ra igo da eta 121.343 pertsona sendatu dira (2.441 gehiago gaur). 356 kasu berri jakinarazi dituzte astelehen honetan, daturik txikiena martxoaren 8tik, kutsatzeen gorakada handia hasi zenetik.

43.325 osasun-langilek eman dute positibo. Oro har, 118.889 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, atzotik 394. 10.994 pertsona ospitaleratu dituzte zainketa intentsiboetan, 21 gehiago azken 24 orduetan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude. Maskarak nahitaezkoak dira garraio publikoan.