Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Bizkaiko egoitzetan 247 pertsona hil dira krisia hasi zenetik

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, hildako horietatik 30 COVID-19ak kutsatuta egon daitezkeela uste dute.

  • Langile betzuk, adinekosn egoitza bat desinfektatzen

    Langile betzuk, adinekosn egoitza bat desinfektatzen. Argazkia: Efe.

Koronabirusak kutsatutako 247 pertsona hil dira Bizkaiko adinekoen egoitzetan krisia hasi zenetik. Gainera, beste 30 hildako COVID-19ak kutsatuta egon zitezkeela sumatzen dute, Bizkaiko Foru Aldundiak aditzera emandakoaren arabera.

Apirila amaituta, Bizkaiko adinekoen 155 egoitzetan (10.748 plaza) 716 pertsona kutsatu dira COVID-19arekin, eta horietariko 71 ospitalean dira.

Gainera, 296 langilek positibo eman dute eta beste 166 berrogeialdian daude (gaixotasuna konfirmatu barik). 521 egoiliar osatu egin dira (testean negatibo eman dute aurretik positibo eman ostean). Guztira, 48 egoitzetan dago pertsonaren bat kutsatuta.

Koronabirusak jota dauden pertsonak artatzeko Birjinetxen eta Unben dauden unitate soziosanitarioetan 67 eta 59 pertsona daude, hurrenez hurren, eta arriskuko 9 pertsona Santurtzin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, eta/edo  garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.