Itxi

Gizartea

KORONABIRUSA

Bilboko Udaltzaingoak atzera egin, eta mendira joaten uzten du orain

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bart, Bilbon "senderismoa paseoen araudian" sartzen zela erabaki zuen Udaltzaingoak, eta beraz, ezin zela mendira joan. Gaur goizean, baina, aldatu egin dute erabakia.

  • Pagasarri, bilbotarrak joan daitezkeen mendietako bat.

    Pagasarri, bilbotarrak joan daitezkeen mendietako bat. Argazkia: Julio Mendiak

Azken orduetan polemika izan da sare sozialetan Bilbon mendira joateko aukeraren inguruan. Atzo iluntzean txio bat argitaratu zuen Bilboko Udaltzaingoak bere Twitter kontu ofizialean "senderismoa paseoan araudian" sartzen zela esanez, eta beraz, ezin zela mendira igo. Etxetik kilometro bateko distantzian egin behar zela, alegia.

Jende asko harrituta geratu zen, eta besteak bestea, Bizkaiko Mendizale Federazioak, oso haserre agertu, eta erabaki horretan atzera egiteko eskatu zuen, "mendizaletasuna eta senderismoa" kirola dela gogoratuz, bai Estatuko Buletin Ofizialaren arabera, baita Euskal Kirolaren Legearen arabera.

Ados ez zeudelako edo polemikaz enteratu ez direlako, jende ugari agertu da gaur goizean goiz Pagasarri eta Artxanda inguruetan, Bilboko jendearentzat gertuen dauden bi mendietan, hain zuzen ere.

Azkenik, goizeko 08:50 aldera aukera hori baimentzen duen txioa argitaratu du Bilboko Udaltzaingoak, "Ertzaintzarekin hitz egin ondoren eta herritarren jarrera arduratsua ikusita", baimentzea erabaki dutela adierazi dute: