Gizartea
Koronabirusa
Noiz eta nola irten ahal izango gara paseatzera eta kirola egitera, gaurtik aurrera
EITB.EUS
Paseatzeko edo kirola egiteko goizean goiz (06:00-10:00) edo gauean (20:00-23:00) atera beharko da. 14 urtetik beherakoen ordutegia 12:00etatik 19:00etara murriztu dute.
Gaurtik, maiatzaren 2tik , aurrera, helduak paseatzera ateratzea eta kalean kirola egitea baimenduta egongo da. Espainiako Gobernu betebeharreko baldintzak eta ordutegiak zeintzuk diren jakinarazi ditu:
PASEATZERA IRTETEKO
-Herritarrak egunean behin irten ahalko dira paseatzera, ezarritako ordu-mugen barnean. Muga horien barruan, ez dago beste denbora-mugarik.
-Nahiz eta egun berean gehienez hiru umerekin irten (13 urterainokoek beste ordu-muga batzuk dituzte ezarrita), herritarrek baimena izango dute paseatzera joateko. Halaber, baimena izango dute nahiz eta irten lanera joateko, erosketak egiteko, farmaziara joateko… alegia, alarma-egoera indarrean sartu zenetik baimenduta dauden lekuetara joateko.
-Nahiz eta egun berean kirola egitera irten, baimenduta egongo da paseatzera joatea.
-Etxebizitzatik gehienez kilometro bateko eremuan ibili ahalko da.
-Erabilera publikoko edozein bidetik edo gunetik ibili ahalko da, natura-guneak eta baimendutako berdeguneak barne.
-Gune publikoaren banaketa ibiltzen direnen eta bizikletaz bidaiatzen direnen alde erraztuko da; lehentasun-ordena hori izango da.
-Ez da baimenduko autoa eta motorra erabiltzea paseatzera joatea helburu inora joateko.
-Gainerakoekin, gutxienez bi metroko tarteari eutsi beharko diogu.
-Leku jendetsuak eta jendetza egon litekeen guneak saihestu beharko ditugu. Hala den neurrian, kalean geldirik egotea ere saihestu beharko dugu.
-Hauek ez dute baimenik izango paseatzera joateko: COVID-19ko sintomak dituzten edo gaitzaren diagnostikoa izateagatik etxean bakanduta dauden herritarrek, eta pertsona haiekin kontaktuan izateagatik etxean koarentenan dauden herritarrek.
-Adinekoen zentro sozio-sanitarioetako egoiliarrek ere ez dute paseatzera joateko baimenik izango.
- 14 urtetik gorako pertsonek banaka paseatzeko aukera izango dute. Taldean ateratzea galarazita dago.
Paseatzera joateko ordutegiak (5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, ez dira ordu-muga hauek ezarriko)
*14-69 urte arteko herritarrek ordu hauetan izango dute baimena: 06:00etatik 10:00etara, edo 20:00etatik 23:00etara.
-Herritar bakoitza berarekin bizi den beste pertsona batekin irten ahalko da.
*70 urteko edo 70 urtetik gorako herritarrak eta laguntzapeko pertsonak ordu hauetan irten ahalko dira: 10:00etatik 12:00etara, edo 19:00etatik 20:00etara.
-Laguntzapeko pertsonek haien zaintzaz arduratzen den pertsonarekin irten ahalko dira (14-70 urte artekoa izan beharko da), beraiekin bizi den beste pertsona batez gain.
*13 urtera arteko umeak apirilaren 26tik ezarrita dauden baldintzetan irten ahalko dira (gehienez ordubetez, heldu bat gehienez hiru umek osatutako taldeez arduratuko da, eta etxetik kilometro batera), baina 12:00etatik 19:00etara arte (ez 09:00etatik 21:00etara, orain arte bezala).
KIROLA EGITEKO
-Egiten den kirolan ezingo da kontakturik izan.
-Herritarrak egunean behin irten ahalko dira kirola egitera, ezarritako ordu-mugen barnean. Muga horien barruan, ez dago beste denbora-mugarik.
-Nahiz eta egun berean gehienez hiru umerekin irten (13 urterainokoek beste ordu-muga batzuk dituzte ezarrita), herritarrek baimena izango dute paseatzera joateko. Halaber, baimena izango dute nahiz eta irten lanera joateko, erosketak egiteko, farmaziara joateko… alegia, alarma-egoera indarrean sartu zenetik baimenduta dauden lekuetara joateko.
-Nahiz eta egun berean paseatzera irten, baimenduta egongo da kirola egitera joatea.
-Muga udalerria izango da. Kirola egiteko ezin daiteke beste herri edo hiri batera joan.
-Banaka izan beharko da. Ariketa fisikoa taldean egitea debekatuta dago.
-Erabilera publikoko edozein bidetik edo gunetik ibili ahalko da kirola egiteko, natura-guneak eta baimendutako berdeguneak barne.
-Gune publikoaren banaketa ibiltzen direnen eta bizikletaz bidaiatzen direnen alde erraztuko da; lehentasun-ordena hori izango da.
-Ez da baimenduko autoa eta motorra erabiltzea kirola egitea helburu inora joateko.
-Gainerakoekin, gutxienez bi metroko tarteari eutsi beharko diogu.
-Leku jendetsuak eta jendetza egon litekeen guneak saihestu beharko ditugu. Hala den neurrian, kalean geldirik egotea ere saihestu beharko dugu.
-Hauek ez dute baimenik izango kirola egitera joateko: COVID-19ko sintomak dituzten edo gaitzaren diagnostikoa izateagatik etxean bakanduta dauden herritarrek, eta pertsona haiekin kontaktuan izateagatik etxean koarentenan dauden herritarrek.
-Adinekoen zentro sozio-sanitarioetako egoiliarrek ere ez dute kirola egitera joateko baimenik izango.
Kirola egitera joateko ordutegiak (5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, ez dira ordu-muga hauek ezarriko)
*14-69 urte arteko herritarrek ordu hauetan izango dute baimena: 06:00etatik 10:00etara, edo 20:00etatik 23:00etara.
*70 urteko edo 70 urtetik gorako herritarrak eta laguntzapeko pertsonak ordu hauetan irten ahalko dira: 10:00etatik 12:00etara, edo 19:00etatik 20:00etara.
-Laguntzapeko pertsonek haien zaintzaz arduratzen den pertsonarekin irten ahalko dira (14-70 urte artekoa izan beharko da).