Gizartea
Koronabirusa
EAEko kartzeletako ezein presok ez du koronabirusik
Agentziak | Erredakzioa
Gaixotasunarekin kutsatu zen preso bakarrak, Zaballan espetxeratuta zegoenak, alta jaso zuen ospitaleratuta egon eta gero.
-
Zaballako kartzela zegoen koronabirusak EAEn jotako lehen presoa
Ez dago koronabirusak kutsatutako presorik Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kartzeletan, behin Arabako espetxean gaixotasunarekin kutsatu zen preso bakarrak ospitaleko alta jasota, osatuta baitago.
Espainiako Espetxe Zuzendaritzatik esan dutenez, Euskal Autonomia Erkidegoko kartzelak dira Estatuan pandemiak gutxien jotakoetako batzuk.
Apirilaren 27an Estatuko Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen 71 espetxeetan (50.000 preso daude guztira) egindako ikerketa batek zehaztu duenez, horietako 10etan izan dira koronabirus kasuak.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Arabako kartzelan atzeman zuten lehenengoz COVID-19aren kasu bat, martxoaren 10ean.
Beste preso batekin batera Txagorritxun ospitaleratuta zegoela, preso honek harremana izan zuen atea zaintzen ari ziren ertzainekin.
Agente horietako batek positibo eman zuen, presoak kartzelara bueltan zirela. Hori dela eta, isolatu egin zituzten eta beraietako bat ospitalera eraman behar izan zuten, aurreko patologia batzuk zituenez komenigarria baitzen ospitaleratzea.
Presoen ospitaleratze tasa gainerako herritarrena baino zazpi aldiz txikiagoa da.