Gizartea
Koronabirusa
Tuterak bertan behera utzi ditu Azucarera, San Juan eta San Pedro jaiak
Agentziak | Erredakzioa
Udalak azadu duenez, ezin ditu "higiene, segurtasun eta urruntze neurriak" bermatu, eta "jendetza ez dela pilatuko ziurtatu". Izan ere, "sarreran kontrola mugatzea" ezinezkoa zaiola esan du.
-
Tuterako jaiak. Argazkia: Ayuntamiento de Tudela
Tuterako Udalak bertan behera utzi ditu Azucarera, San Juan eta San Pedro jaiak, ekainerako aurreikusita zeudenak eta urtero herritar ugari biltzen dituztenak.
Konfinamendua arintzeko planaren amaiera jai horiek ospatzen diren egunetarako aurreikusita dagoen arren, Udalak azaldu duenez, ezin ditu "higiene, segurtasun eta urruntze neurriak" bermatu, ezta "jendetza ez dela pilatuko ziurtatu" ere. Ildo horretatik, "sarreran kontrola mugatzea" ezinezkoa zaiola esan du.
Alejandro Toquero Tuterako alkatearen esanetan, "osasun publikoko ardura da, eta jai hauek ospatzerik ez izateak min ematen digun arren, gaur egun bizi dugun larrialdi sanitarioaren aurrean interes orokorra gailendu behar da". Testuinguru horretan, "ardura handiz hartu beharreko erabaki zailak" direla nabarmendu du.