Gizartea
Koronabirusa
Honako hau da erosten ditugun maskara guztietan agertu behar de informazioa
eitb.eus
Informazio hori ontziaren etiketan edo maskarari erantsitako liburuxka batean agertu beharko da. Paketatu gabeko banakako salmentarako ere, liburuxka edo dokumentazioa eman beharko da.
-
Maskarak, gelak eta eskularruak oinarrizko produktuak dira. Argazkia: Pixabay.
Hilaren 19an Osasun Ministerioak agindu bat eman zuen (SND/354/2020) kontsumitzaileak babesteko helburuarekin. Horretarako, birusaren aurrean norbera babesteko produktuen prezioei muga bat jarri diete, hala nola maskarei eta gelei, azken boladan antzemandako espekulazio-praktikekin amaitzeko.
Hala ere, eta krisi-egoera hori gorabehera, maskarek eta gainerako produktuek kontsumitzailea babesteko legedia eta antzeko produktuei eragiten dieten gainerako arauak bete behar dituzte.
Horrela, erosten ditugun maskara guztietan gutxieneko informazio bat agertu behar da, datu hauekin:
Enpresaren datuak.
Produktuaren ohiko izena.
Ontziaren edukia.
Produktuaren konposizioa.
Produktua erabiltzeko aldia.
Produktuaren funtsezko ezaugarriak: taila, berrerabilgarria den ala ez...
Erabiltzeko, kokatzeko, mantentzeko, manipulatzeko eta ezabatzeko jarraibideak.
Produktuaren jatorria.
Produktuak betetzen dituen UNE arauak.
Produktua testatu bada, iragazketa- eta arnasgarritasun-datuak.
Berrerabilgarria bada, gehienez ere zenbat aldiz garbitu daitekeen.
Azken prezioa.
Bestalde, maskarak, gelak, desinfektatzaileak edo beste edozein produktu ezin izango da iragarri "birusaren aurkako babesa/desinfekzioa" eta antzeko esaldiekin, Sendagaien Espainiako Agentziak testatu eta baimendu ez baditu.