Itxi

Gizartea

Koronabirusa

182 pertsona hil dira Nafarroako adinekoen egoitzetan COVID-19aren ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

512 adineko hil dira egoitzetan, 182 COVID-19 gaixotasunagatik eta beste 181 gaixotasun horrekin bateragarriak diren sintomekin, guztira 363 pertsona 5.835 biztanletik.

  • 846 kasu daude egiaztatuta Nafarroako adinekoen egoitzetan

    846 kasu daude egiaztatuta Nafarroako adinekoen egoitzetan. Argazkia: EiTB

Carmen Maeztu Gizarte Eskubideetako kontseilariak baieztatu duenez, Nafarroan 512 adineko hil dira egoitzetan, 182 COVID-19aren ondorioz eta beste 181 gaixotasun horrekin bateragarriak diren sintomekin; beraz, 5.835 egoiliarretako 363 hil dira.

Carmen Maeztuk gaineratu duenez, desgaitasuna duten pertsonen zentroetan, 10 pertsonatik 9 hil dira koronabirusean positibo eman ostean.

Kutsatutako pertsonei dagokienez, adinekoen egoitzetan 846 kasu daudela baieztatu du, eta horietatik 55 ospitaleratuta daude. Desgaitasuna duten pertsonen zentroen kasuan, 88 pertsona daude gaixo, eta horietatik 5 ospitaleratuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.