Gizartea
Koronabirusa
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, alarma-egoeraren dekretua bost aldiz hausteagatik
Agentziak | Erredakzioa
13:00ak baino lehenago atxilotu zuten, Euskaltzaindia plazan. Patruila batek autobus-geltokiaren ondoko banku batean eserita topatu zuen gizona, inolako justifikazioarik gabe.
-
Gasteizko autobus geltokia. Argazkia: EiTB.
Gasteizko Udaltzaingoak 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo agintaritzako agenteen aurkako desobedientzia larria egotzita, konfinamendua bost aldiz urratu baitu.
13:00ak baino lehenago, patruila batek autobus-geltokiaren ondoko banku batean eserita topatu zuen gizona, Euskaltzaindia plazan, inolako justifikaziorik gabe.
Dokumentazioa aztertzean, udaltzainek egiaztatu zuten bosgarren aldiz hausten ari zela alarma-egoeraren dekretua, eta, horren aurrean, atxilotu eta Agirrelandako polizia-etxera eraman zuten. Gaur goizean utzi dute epailearen esku.