Itxi

Gizartea

Koronabirusa

Umeak paseatzeko ere atera ahalko dira kalera azkenean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Espainiako Gobernuak atzera egin du, eta azkenean 14 urtetik beherako umeak paseatzeko ere atera ahalko dira kalera.

  • Emakume bat eta hiru adingabe kaletik.

    Emakume bat eta hiru adingabe kaletik. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak atzera egin du, eta azkenean 14 urtetik beherako umeak paseatzeko ere atera ahalko dira kalera apirilaren 26tik.

Gaur goizean, Pedro Sanchezen Exekutiboak kalera ateratzeko baimena eman zien umeei, baina, hori bai, heldu batekin supermerkatura, farmaziara edota bankura joateko baino ez.

Horren ostean polemika handia piztu da osasun elkarteetan, erkidegoetan eta alderdi politikoetan (Unidas Podemos Gobernuko kidea ere kritiko agertu da), eta azkenean paseatzeko baimena ere eman du Gobernuak, Salvador Illa Osasu ministroak arratsaldean iragarri duenez.

Illa ministroak gaineratu du hurrengo egunetan zehaztuko dituztela umeen paseoetako baldintzak, hala nola iraupena eta distantzia.

"Gobernu honek entzun egiten du. Larunbatean (hilak 25) agindua emango du 14 urtetik beherako umeek paseoak eman ahal izateko", nabar,endu du, eta asteazken honetan alarma egoera luzatuko balute, neurria igandean (hilak 26) sartuko litzatekela indarrean gaineratu du.