Gizartea
Koronabirusarengatik
Aldizkari Ofizialak ez du esaten hegazkinetatik produktu kimikoekin fumigatuko dela
EiTB
Estatuko Aldizkari Ofizialean jartzen duen "nebulizazio tekniken bidezko airezko desinfekzioa" esaldia gaizki ulertu dute zenbait komunikabidek, hegazkin militarrak erabiliko direla publikatuz.
-
Aire bidezko nebulizazioa ebakuntza-gelak desinfektatzeko erabiltzen da. Argazkia: @Vostcvalenciana
Apirilaren 17ko edizioan Estatuko Aldizkari Ofizialak ez du publikatu Armada espainiarrak hegazkinen bidez produktu kimikoekin fumigatuko duela, koronabirusari aurre egoteko. Erratuta, komunikabide batzuk horixe publikatu dute, baina Estatuko Aldizkari Ofizialean agertzen den "nebulizazio tekniken bidezko airezko desinfekzioa" esaldiak ez du esan nahi hegazkin militarrak erabiliko direla.
"Gobernuak Armadari agindua eman dio hegazkinetatik produktu kimikoekin fumigatzeko, birusari aurre egiteko" bezalako titularrak publikatu eta zabaldu dira WhatsApp eta sare sozialen bidez. Komunikabide gehienek zuzendu egin dituzte euren publikazioak, baina ez denek. Une hauetan, Ok Diariok titular hau dauka jarrita sarreratxo honekin:
"Gobernua baliabide gabe geratzen ari da, eta Osasun Ministerioaren aginduz erregulatu du, Armadako Gerra Bakteriologikoetako unitateek hegazkinetatik biozidekin fumigatu dezatela birusaren hedapena eteteko".
EiTBren 'Koronabuloak ekimenaren barruan, Euskal Irrati Telebista harremanetan dago Euskadiko Boluntario Digitalen Elkartearekin koronabirusaren inguruko albiste faltsuak antzemateko, eta VOST Euskadik jakinarazi digunez, Espainiako Defentsa Ministerioaren Larrialdietarako Unitate Militarraren ezeztapena jaso du.
Zer dio apirilaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialak?
Apirilaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofizialak gai honen inguruan dio:
Goiburuan:
Apirilaren 16ko SND/351/2020 Ordenak esaten duenez, Armadako NBQ Defentsa Unitateak eta Larrialdietarako Unitate Militarrak Osasun Ministerioaren baimena dute desinfekzio lanak egiteko COVID-19ak sortu duen osasun-krisiaren eraginez.
Testuan:
(…) Alarma egoerak irauten duen artean eta salbuespen gisa, Armadako NBQ Defentsa Unitateak eta Larrialdietarako Unitate Militarrak baimena dute produktu desinfektanteak eta biozidak erabiltzeko (...)
(...) Gainera, aurreko paragrafoan aipatutako unitateei baimena ematen zaie airezko desinfekzioak egin ahal izateko neulizazio, termonebulizazio eta mikronebulizazio teknikak erabiltzeko (...)
Zer esan nahi du Estatuko Aldizkari Ofizialak dioenak
Larrialdietarako Unitate Militarrarekin informazioa baieztatu ostean VOST Euskaditik azaltzen digu, "airezko" terminoak "airean egiten den nebulizazioa" esan nahi duela. Ez du esan nahi aire bidezko garraiobideekin (hegazkinak, helikopteroak...) egingo dela.
Honela azaldu dute Twitterren:
Respecto a la Orden SND/351/2020, que se autoriza a las Unidades NBQ del ejército y a @UMEgob a utilizar biocidas por "medios aéreos", aclarar que NO SE VAN A USAR AERONAVES. Se va a realizar con máquinas en tierra como ya se está realizando actualmente. #COVID19 @eitbNoticias pic.twitter.com/WnbRbQssqM
— VOSTeuskadi (@VOSTeuskadi) April 18, 2020
Gainera, Valentziako Erkidegoko Boluntario Digitalen Elkarteak gaiari buruz emandako azalpena, argazkiekin eta guzti, nabarmendu dute:
¿¿#Fake NO, el Eército no va a emplear aviones para fumigar contra el #coronavirus. La Orden SND/351/2020 autoriza el uso de #biocidas por "medios aéreos" es decir, diseminándolos en el aire. Para ello se emplean varias técnicas.
— VOST C. Valenciana (@VOSTcvalenciana) April 18, 2020
Va #Hilo ¿ pic.twitter.com/z1LVkqJdmU
Ematen duten azalpena hauxe da:
"Aire bidezko" nebulizazio sistemak askotan erabiltzen dira ebakuntza-gelak, laborategiak, gela zuriak eta horrelakoak desinfektatzeko, duen eraginkortasun handiarengatik. Biozida batek gela edota ibilgailu oso bat estaltzeko, iritsi ezinezko guneak barne, mikronizazio edo nebulizazio teknikak erabiltzen dira. Mikro tantak lortzen dira (bustian zein lehorrean) airearen bidez zabaltzeko.
Nebulizazioaren kasuan mikro tantak hain dira txikiak, gas baten moduko jarrera azaltzen dutelarik, gela osoa betez, eta biozida iritsi ezinezko tokietara heldu dadila ahalbidetuz (airearen bidez).
Beraz, azaldutakoari erreparatuta, Espainiako Armadak ez ditu biodzidak zabalduko hegazkinen edo helikopteroen bidez. Gainera, altuera horretan eta kantitate horietan ez lukete ezertarako balioko.
Hegazkinen bidezko fumigazioen buloa ez da berria
Alarma egoeraren hasieran albiste bat egin genuen hegazkin eta helikoptero bidezko fumigazioen bulo bati buruz, eduki faltsua azaltzen zuten WhatsApp bidezko mezuak agertu zirelako.
Buloen aurka borroka egiteko EiTBren "Koronabuloak" ekimenean, VOST Euskadiren kolaborazioaz kontatzeaz gain, Euskal Irrati Telebista harremanetan da 'Maldito Bulo'rekin albiste faltsuak ezeztatzeko, eta Eva Caballerok Radio Euskadin zuzentzen duen 'La Mecánica del Caracol' zientziazko dibulgazio saioaren partaidetza ere badu.