Gizartea
Koronabirusa COVID-19
Maskaren prezioak ezartzeko agindua onartuko du Osasun Ministerioak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Maskarillak herritarren guztien eskura egotea" izango da agindu horren helburua, Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez.
Maskarillen prezioak "kontrolatzeko eta zehazteko" agindua onartuko du igande honetan Espainiako Osasun Ministerioak, "maskarillak herritar guztien eskura egoteko asmoz", Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak larunbat honetan prentsaurreko telematikoan iragarri duenez, xehetasun gehiago eskaini gabe.
Jesus Aguilar Farmazien Elkargoko Batzorde Nagusiko presidenteak esan zuen atzo ez zekitela "noizko normalizatuko zen farmazietan maskarillen hornidura". Osasun txartelaren bidez, modu kontrolatuan eta irabazirik gabe, farmaziek herritarrei maskarak emateko proposamena egin zioten Espainiako Gobernuari, baina horren inguruan ez zuela erantzunik jaso jakitera eman zuen Aguilarrek.