Itxi

Gizartea

Koronabirusa COVID-19

Zazpi atxilotu eta 315 salaketa ostiral honetan EAEn, konfinamendua urratzea egotzita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Gainera, Ertzaintzak 166 lagun zigortu ditu, eta Udaltzaingoek, ordea, beste 149 pertsona.

  • Zazpi lagun atxilotu dituzte EAEn konfinamendua ez betetzeagatik

    Zazpi lagun atxilotu dituzte EAEn konfinamendua ez betetzeagatik. Argazkia: EFE

Ertzaintzak eta EAEko Udaltzaingoek zazpi lagun atxilotu dituzte ostiral honetan, alarma egoerak ezarritako konfinamendua urratzeagatik. Gainera, beste 315 pertsona salatu dituzte arrazoi bera dela medio.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Ertzaintzak 166 lagun zigortu ditu eta Udaltzaingoek, berriz, beste 149 pertsona.

Ertzaintzak 830 pertsona identifikatu eta 1.1.58 ibilgailu atzeman ditu, eta EAEko udaltzainek, ordea, 1.366 pertsona eta 2.517 auto.