Gizartea
Koronabirusa
Iparraldera joateko bideetan murrizketak ezarri dituzte
eitb.eus
Adibidez, muga ezin izango da Behobiatik zeharkatu, baina bai Biriatutik edo Santiagoko zubitik.
-
Biriatuk zabalik jarraituko du. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
COVID-19ari aurre egiteko ezarritako alarma egoeraren ondorioz eta Espainiako zein Frantziako estatuetan bizi den osasun larrialdiak behartuta, Emmanuel Macron presidenteak muga zeharkatzen duten joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko agindua eman du. Horrek eragin zuzena du Gipuzkoatik eta Nafarroatik Iparraldera, eta alderantziz, egiten diren bidaietan.
Horrela, muga zeharkatzeko baimendutako puntuak (PPA) murriztu egin dituzte. Pirinio Atlantikoetako Prefektuak apirilaren 11ko 20:00etatik oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa debekatu du hurrengo puntuetan:
•PPA Hendaia-Behobia RN10- HENDAIA
• PPA Hendaia merkataritza zubia- HENDAIA
• PPA Lizarrieta Mendatea D306- SARA
• PPA Lizunaga Mendatea D406- SARA
• PPA Aldudes Mendatea D948/D58- UREPELE
• PPA Larrau Mendatea D26 - LARRAU
• PPA La Pierre St Martin D132- ARETTE
• PPA Somport Mendatea - URDOS
• PPA Pourtalet Mendatea D934- LARUNS
• PPA Ispegiko Mendatea D949- BAIGORRI
• PPA Ibardineko Mendatea D404/D04- URRUÑA
• PPA Sarreko bidea D04- SARA
Hala ere, beste pasabide hauek erabil daitezke:
• PPA Biriatu, A63 autobidea - BIRIATU
• PPA Hendaia Santiago Zubia RD 911- HENDAIA
• PPA Hendaia-Geltokia- HENDAIA
• PPA Dantxarinea D4-AINHOA
• PPA Arnegi D933-ARNEGI
• PPA Urdos Somporteko tunela N134-UDOS