Itxi

Gizartea

Trapagaranen

ABB enpresan piztutako sute batek kalteak eragin ditu biltegian eta bulegoetan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

07:05an piztu da sutea eta, horren ondorioz, hainbat langile irtenarazi behar izan dituzte. Dena dela, ez da zauriturik izan.

Trapagarango ABB enpresan piztutako sute batek kalteak eragin ditu biltegian eta bulegoetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak aditzera eman duenez. Ez da zauriturik izan.

07:05ean piztu da sutea, eta bertan zeuden hainbat behargin irtenarazi behar izan dituzte. Handik gutxira, 07:30etarako, suhiltzaileek sutea kontrolatu dute, eta enpresa aireztatu, kea handia baitzegoen.