Itxi

Gizartea

Desagertutako pertsonak

Hilik topatu dute martxoaren 14an Bilbon desagertu zen 38 urteko gizona

EiTB.EUS

Algortako Portu Zaharreko uretan ostiralean agertu zen gizonezkoa da. Gorpuak ez zuen kriminalitate-zantzurik.

Ertzaintzak eitb.eus-i jakinarazi dionez, Bilbon martxoaren 14tik desagertuta zegoen gizona hilik topatu dute. Hain zuzen ere, hilaren 3an agertu zen gorpua, aurreko ostiralean, Algortako Portu Zaharreko uretan, Getxon. Astearte honetan, hilotza aztertuta eta beharrezko polizia-ikerketak amaituta, baieztatu egin da Algortako Portu Zaharrean ikusitako gorpua desagertuta zegoen gizonarena zela.

Hiltotzak, Ertzaintzak zehaztu duenez, ez zuen kriminalitate-zantzurik; hortaz, hipotesia da istripuzko heriotza izan dela.