Gizartea
Koronabirusa
Alarma egoeran ezarritako TAOko isunak baliogabetzea eskatu dio RACVNk Bilbori
Agentziak | Erredakzioa
Real Automovil Club Vasco Navarrok Donostiako Udalaren urratsei jarraitzea eskatu dio Bilbokoari, hark TAOa bertan behera utzi aurreko isunak baliogabetu eta ordaindutakoen dirua itzuli baitzuen.
-
Martxoaren 27an, bertan behera utzi zuten TAOa, Bilbon. Argazkia: Efe.
Alarma egoera ezarri zutenetik aparkatzeko araudi hori bertan behera utzi arte jarritako TAOko isun guztiak baliogabetzeko eskatu dio RACVN Real Automovil Club Vasco-Navarrok Bilboko Udalari.
Ohar batean, isuna ordaindu duten guztiei dirua itzultzeko ere eskatu du automobil klubak.
Idatzi horretan esaten denez, Donostiako Udalak zigor horiek baliogabetu ditu eta ordaindutakoa itzuli du; beraz, Bilboko Udala “Donostiakoaren urratsei jarraitzera” deitu du.