Gizartea
Koronabirusa
10 atxiloketa eta 482 salaketa izan dira larunbatean, EAEn
Agentziak | Erredakzioa
Bederatzi atxiloketa Ertzaintzak egin ditu eta Udaltzaingoek, berriz, bakarra. Halaber, 1.865 ibilgailu gelditu eta 201 salatu dituzte.
Ertzaintzak eta Udaltzaingoek hamar pertsona atxilotu zituzten larunbatean eta 482 salaketa jarri zituzten, alarma egoeragatik ezarritako neurriak urratzeagatik.
Segurtasun sailak aditzera emandakoaren arabera, eta alarma egoera betetzeko egunero egiten diren kontroletan, 1.032 pertsona identifikatu eta 2.756 ibilgailu gelditu zituzten.
Kontrol horietan 281 salaketa jarri zituzten mugikortasunari ezarritako murrizketak ez errespetatzeagatik. Halaber, Ertzaintzak 9 atxiloketa egin zituen, zortzi Bizkaian eta bat Gipuzkoan.
Udaltzaingoen datuak
Udaltzaingoei dagokienez, udalerri ezberdinetako poliziek 875 herritar identifikatu eta 1.865 ibilgailu gelditu zituzten, 201 salaketa bideratuz. Horrez gain pertsona bat ere atxilotu zuten, Araban.