Gizartea
KORONABIRUSA
Espainiako Gobernuak "ziurrenik" maskarak gomendatuko dizkie herritarrei
AGNTZIAK | ERREDAKZIOA
"Ezer baieztatu ezin dudan arren, hau da gomendatuko ditugun neurrietako bat", adierazi du Salvador Illa Osasun ministroak.
-
Jendea maskarekin. ETBko bideo batetik hartutako irudia.
Espainiako Gobernua herritarrei maskarak erabiltzea gomendatzeko aukera aztertzen ari dela onartu du Salvador Illa Osasun ministroak, baina oraindik ezin duela baieztatu neurri hori hartuko den ala ez.
Prentsaurreko telematiko batean, berak eta Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak Hersill osasun-materialaren fabrikara egindako bisitan zergatik zeramatzaten maskarak galdetu diote.
"Presidenteak eta nik ezarritako protokoloa bete dugu, baina, ezer baieztatu ezin dudan arren, hau da gomendatuko ditugun neurrietako bat", baieztatu du Osasun ministroak, Arancha Gonzalez Laya Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Koordinazioko ministroa alboan zuelarik.
Fernando Simon Osasun Alertak eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak, hain zuzen ere, japoniar gizarteetatik "ikasteko" aukera iradoki du. Izan ere, gripe agerraldien aurrean, gaixoei maskara erabiltzeko eta "babes pertsonaleko ekipoak" erabiltzeko ohitura hartzeko eskatzen die, "kopuru handietan eskuragarri dauden neurrian".