Gizartea
Desagertua
Bilbon martxoaren 14an desagertu zen 38 urteko gizon baten bila dabiltza
EiTB.EUS
Desagertu zenean, bakeroak, jaka berdea eta txano beltza zeramatzan. 1,70eko altuera du, eta 70 kilo pisatzen du.
Bilbon martxoaren 14an desagertu zen 38 urteko gizon baten bila dabiltza, VOST Euskadi EAEko Larrialdietako Boluntario Digitalen Elkarteak Twitterreko bere kontuan ohartarazi duenez.
1,70 metroko altuera eta 70 kiloko pisua du, begi marroiak ditu eta ile beltza. Desagertu zenean, jeansak, jaka berdea eta txano beltza zeramatzan. Azkenengoz, Txurdinaga auzoan ikusi zuten.
Horren berri izanez gero, Ertzaintzari edo 112ra deitzeko eskatu die VOST Euskadik herritarrei, edo Espainiako Gobernuko Desagertuen Zentro Nazionalera jotzeko (www.cndes.es).