Gizartea
Zirkulazio-istripua
Bi gizon hil dira Baionan, furgonetarekin Aturri ibaira erorita
EiTB.EUS
Hildakoek 44 eta 65 urte zituzten. Ikertzen ari dira zergatik, ibilgailuaren gidariak kontrola galdu du, Saint-Frederic zubian, eta uretara jausi dira.
44 eta 65 urteko bi gizon hil dira astearte arratsaldean Baionan, zihoazen furgoneta Aturri ibaira erorita, Sud Ouest egunkariak bere web orrian jakinarazi duenez.
Ikertzen ari dira zergatik, ibilgailuaren gidariak kontrola galdu du, Saint-Frederic zubian zeudela, eta uretara jausi dira.
Ezbeharra 17:30 aldera jazo da. Gorpuak 19:00ak baino lehen topatu dituzte, ibaian.