Gizartea
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute emazte ohiari eraso egiteagatik, Galdakaon
agentziak | erredakzioa
Epailearen aurrean deklaratu ostean, gizonezkoa libre utzi dute emaztearekiko urruntze aginduarekin.
Gizonezko bat atxilotu zuten aurreko ostiralean bikotekide ohiari arma elektriko batekin eraso egiteagatik, Galdakaon.
Epailearen aurrean deklaratu ostean, gizona libre utzi dute, baina emakumearekiko urruntze aginduarekin, Udalak jakitera eman duenez.
Galdakaoko Udalak "irmo" errefusatu du eraso matxista, eta babesa helarazi dio biktimari. Horren harira, "matxismoaren aurkako borrokan tinko jarraitzeko" deia egin die herritarrei.