Gizartea
Koronabirusa COVID-19
Koronabirusak 2.314 hildako utzi ditu dagoeneko Frantzian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
37.000dik gora kutsatu daude, eta horietatik 17.000 baino gehiago, ospitaleratuta. 6.624k gaitza gainditu dute.
-
37.000 kutsatu baino gehiago daude Frantzian. Argazkia: EFE
Frantziako agintariek jakitera eman dutenez, azken 24 ordutan beste 319 lagun hil dira ospitaletan. Gauzak horrela, 2.314 hildako utzi ditu dagoeneko koronabirusak Frantzian.
Kutsatu kopuruari dagokionez, 37.575 dira, eta horietatik 17.620 ospitaleratuta daude. Zaintza intentsiboetan 486 pertsona gehiago daude, guztira 4.273 lagun. 6.624k birusa gainditu dute, horietatik 926 azken 24 ordutan.
Frantziako Irla, Ekialde Handia eta Auvergne-Rodano-Alpeak dira ospitaleratze gehien dituzten eskualdeak, 6.523, 3.525 eta 1.904 ospitalizazioekin, hurrenez hurren.