Gizartea
KORONABIRUSA
Espainiak eta Norvegiak lehen gaixoak apuntatu dituzte COVID-19aren terapietarako
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sendagai eraginkorrena zein den jakiteko behar den denbora "nabarmen" murriztuko duela ziurtatu du Tedrosek.
-
Medikuntzako laborategi bat. Argazkia: EFE
Tedros Adhanom Ghebreyesus Osasunerako Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusiak iragarri duenez, Espainiak eta Norvegiak lehenengo gaixoak apuntatuko dituzte 'Solidarity Trial' saiakuntza klinikoan. Bertan, lau sendagairen segurtasuna eta eraginkortasuna alderatuko dituzte, baita botika ezberdinen konbinazioak ere, koronabirus berriari aurre egiteko.
Eguneroko prentsaurrekoan, Tedrosek saiakera "historikoa" dela adierazi du, sendagai eraginkorrena zein den jakiteko behar den denbora "nabarmen" murriztuko duelako. Horrez gain, 45 herrialde lan horretan laguntzen ari direla jakinarazi du, eta beste batzuek dagoeneko interesa agertu dutela bertan parte hartzeko.
"Zenbat eta herrialde gehiago batu probarekin, orduan eta azkarrago izango ditugu emaitzak", esan du Covid-19aren tratamenduan eraginkorrak direla frogatu ez duten terapiak erabiltzeari uko egin diezaioten eskatzeko.