Gizartea
Emakumeen aurkako indarkeria
Erdira jaitsi dira indarkeria matxista salaketak konfinamendua hasi zenetik
eitb.eus
Aztertutako epea oso motza dela aitortu arren, aurreko urteetako datuekin alderatuta beherakada hori izan dela ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak.
-
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Bilbon. Argazkia: Efe
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du indarkeria matxista salaketa kopurua erdira murriztu dela koronabirusari aurre egiteko konfinamendua hasi zenetik.
Erakunde desberdinak biltzen dituen genero indarkeriaren jarraipen batzordeak batzarra egin zuen atzo, eta Emakundek ziurtatu du aurreko bi urteekin alderatuta salaketa kopurua erdira jaitsi dela egunotan.
Hala eta guztiz ere, Emakumearen Euskal Erakundeak aitortu duenez, "denbora gehiago behar da eboluzioa ikusteko eta balorazio sendoak egiteko; gainera, zaila da ezkutuko kasuen kopurua jakitea".
Salaketen beherakadaren zergatien artean, Emakundek "auzoaren kontrol sozial handiagoa eta salaketa askotan erasotzailea une honetan emakumearekin bizi ez den bikotekide ohia izatea" omen daude.
Bestalde, Gizarte Politiken Sailak jakinarazi du 24 orduko telefono-deiak mantendu egin direla, nahiz eta informazio hutsezko eskaeren aurrean berehalako beharrei buruzkoak igo egin diren, bai eta bisita- eta kustodia-araubideei buruzko kontsultak ere.