Gizartea
Koronabirusa
COVID-19a sendatzeko tratamendu faltsuen 16 bideo kentzeko eskatu diote Youtuberi
agentziak | erredakzioa
Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak (CAC) salatu du 340.000tik gora ikustaldi dituzten bideo horietan pandemia gutxiesten dela eta zalantzan jartzen dela babes neurriak hartzeko beharra.
-
Koronabirus proba Osakidetzan. Argazkia: EiTB
Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak (CAC) ustez COVID-19 gaitza sendatzen cuten tratamendu faltsuei buruzko 16 bideo kentzeko eskatu dio Youtuberi. Dagoeneko 340.000tik gora ikustaldi izan dituzte bideoek.
CACren arabera, koronabirusari aurre egiteko egokiak ez diren produktuak proposatzen dituzte, pandemia gutxiesten dute eta babes neurriak zalantzan jartzen dituzte, urruntze soziala tartean.
Bideoetako protagonistak, ikerlari gisa aurkezten direnak, kloro dioxidoa edo sodio kloritoa (desinfektatzaile gisa erabiltzen dira) hartzea proposatzen dute sendagai gisa, eta osasun agintariei farmazia industriaren mende egotea leporatzen diete, askoz merkeagoa delako haiek proposatzen dutena.