Gizartea
KORONABIRUSA
Espainia Txinaren aurretik dago jada hildakoen kopuruan
AGENTZIAK
Txinak 3.281 heriotza zenbatu ditu COVID-19ko krisian.
-
Gaixo bat anbulantzia batean sartzen. Argazkia: EFE
Osasun Ministerioak 47.610 koronabirus kasu positibo zenbatu ditu asteazken honetan, 7.937 berri, azken 24 orduetan baino % 20 gehiago, eta 3.434 hildako, hau da, % 27,3 gehiago, eta Txinaren aurretik -3.281 heriotzarekin- dago jada COVID-19ren krisian.
Salvador Illa ministroak zuzentzen duen sailak jakitera eman duenez, gainera, 3.166 gaixo daude zainketa intentsiboetako unitatean eta 5.367 pertsona osatu dira COVID-19tik.