Itxi

Gizartea

Koronabirusa COVID-19

Italiak bost urterainoko kartzela zigorrak ezarriko ditu isolamendua ez betetzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Hala ere, ez du aurreikusten automobilak, motozikletak edo bestelako ibilgailuak konfiskatzea, hiri guztietako hornidura bermatzen den bitartean.

  • Guztira, 69.000 kasu baieztatu dituzte herrialdean.

    Guztira, 69.000 kasu baieztatu dituzte herrialdean. Foto: EFE

Italiako Ministroen Kontseiluak 400 eta 3.000 euro arteko isunak eta bost urterainoko kartzela zigorrak ezartzen dituen dekretua onartu du astearte honetan, azken orduan, koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako isolamendu egoera urratzen duen edonorentzat.

"Birusean positibo eman ostean isolamendu egoeran dauden pertsonei ezarritako debekuak nahita bortxatzea zigortuko dute", adierazi du Gobernuak ohar baten bidez.

"Espetxe zigorrak urtebete eta bost urte artekoak" izango direla zehaztu du. Hala ere, ez da autorik, motorrik edo bestelako ibilgailurik konfiskatzea aurreikusten, La Repubblica egunkariak jakitera eman duenez.

Bestalde, Giuseppe Conte lehen ministroak adierazi duenez, "4,9 milioi maskara banatu dira osasun langileen artean", eta datozen lau egunetan beste 2 milioi maskara kirurgiko banatuko dituztela iragarri du.

Italian hildakoen kopuruak gora egin du aurreko bi egunetako beherakadaren ostean, eta 743 pertsona gehiago hil dira (6.820 hildako dira guztira), Angelo Borrelli Babes Zibileko buruak jakitera eman duenez.

Larunbatean, 743 pertsona hil ziren, ordura arteko marka txarrenaren azpitik (793 hildako egun bakarrean), baina igandean 651 eta astelehenean 602 izan ziren; beraz, herrialdean gainbehera hasiko zela uste zuten.

Azken 24 orduetan, 3.612 pertsona kutsatu dira, eta azken bi egunetako beheranzko joera berretsi da: 3.957 kutsatu zenbatu zituzten igandean eta 3.780 astelehenean. Guztira, 69.000 kasu baieztatu dituzte herrialdean.