Gizartea
Koronabirusa COVID-19
523 isun jarri zituzten atzo EAEn alarma egoeran ezarritako neurriak ez betetzeagatik
eitb.eus
Ertzaintzak 178 pertsona salatu zituen, eta udaltzaingoek, berriz, 345. Bestalde, 3 pertsona atxilotu zituzten.
-
Ertzaintzaren artxibo irudia Donostiako kaleetatik. EFE
Ertzaintzaren eta EAEko Udaltzaingoaren artean atzo beste 523 salaketa-akta abiarazi zituzten koronabirusaren ondorioz ezarri den alarma-egoeran ezarritako neurriak ez betetzeagatik. Ertzaintzak 178 pertsona salatu zituen, eta udaltzaingoek, berriz, 345. Bestalde, 3 pertsona atxilotu zituzten.
Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla bermatzeko egunero egiten duen jarduera bereziaren baitan, 786 pertsona identifikatu eta 238 auto geldiarazi zituen. Kontrol horietan 178 isun jarri zituen ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik. Ertzaintzak, bestalde, 2 pertsona atxilotu zituen atzo.
Euskadiko hiriburu eta udalerrietako Udaltzaingoek, berriz, 1.245 pertsona identifikatu zituzten, 2.202 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 345 isun jarri zituzten atzo. Horrez gain, pertsona bat atxilotu zuten.